Herritarrei Arreta egiteko Bulegoa
Herritarrei Arreta egiteko Bulegoan herritarrak hartu eta arreta egiten diegu bai aurrez aurre, bai telefonoz, bai bide telematikoz.
Helburua ahalik eta laguntzarik onena eta eraginkorrena ematea da; hau da, zerbitzurik hoberena eskaintzea, informazio eskaerei erantzun egokia eta azkarra ematea, proposatzen diren jardun eta eskaeren inguruko orientabidea ematea, herritarren idazki eta jakinarazpenak erregistratzea, kexak eta iradokizunak jasotzea, eta informaziorako duzuen eskubidea bermatzea.
Webgune berri honen bidez, hainbat atal eguneratu dira, hala nola “Alkateak erantzuten du”, “Zinegotzi delegatuek erantzuten dute” eta “Talde politikoek erantzuten dute”; herritarrek zuzenean jo dezakete haiengana.
Gainera, iradokizun postontzia ere badago, bai eta egoitza elektronikoa ere, edozein izapide egiteko.
ZER IZAPIDE EGIN DITZAKET BULEGO HONETAN?
- Sarrera erregistroa.
- Errolda altak, bajak eta aldaketak.
- Erroldatze agiriak eta ziurtagiriak.
- Banku-helbideratzeak eta gutunak bidaltzekoak.
- Hirigintza lizentziak eskatzea.
- Ziurtagiriak: Ondasunak, JEZ eta zirkulazioa.
- Ordainagirien kopia eta kobrantza.
- Zorrik ez izatearen ziurtagiriak.
- Gainbalioen kalkulua.
- Fidantza/abala jasotzea eta itzultzea.
- Dokumentuak konpultsatzea
ESKABIDE EREDUAK
- Solicitud licencia de vado
- Compromiso vados
- Solicitud licencia de apertura
- Solicitud licencia acondicionamiento locales
- Solicitud licencia instalación de grúa
- Solicitud licencia primera utilización
- Solicitud licencia ocupación vía pública
- Solicitud licencia terrazas
- Solicitud licencia de actividad
- Solicitud licencia de obras