C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren

948 33 16 50

Jendeari arreta egiteko ordutegia: 8:30etik 14:30era. Hitzordua eskatuta.

Xedea da, edozein arlotan, gizartean bazterturik dauden edo bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea.

Horretarako, pertsona horien egoera pertsonala baloratu eta lan-plan bateratu bat egiten da haien gaitasun pertsonalak hobetzeko; halaber, lagun egin eta gizarte, lan eta prestakuntza arloko orientabidea ematen zaie.

servicios-sociales-egues8

GIZARTE ENPLEGU BABESTUA

Udalak gizartean bazterturik dagoen edo gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dagoen jendeari aldi baterako lan-kontratuak egiten dizkio. Programak interes kolektiboa du eta irabazi-asmorik gabea da.

Programaren helburua da pertsona horiei lanerako ohiturak eta gaitasunak erakustea, horrela lan-mundura sartzeko aukera hobeak izan ditzaten.

Halaber, behin gizarteratze eta laneratze prozesua hasirik, autonomia eta enplegugarritasuna hobetzeko euskarri bat behar dutenei laguntza ematea, lan munduan sar daitezen.

Entitate honek % 40ko tasan kofinantzatutako laguntza bat jaso du Nafarroako FSE+ 2021-2027 Programaren Helburu Espezifikoaren bidez: “Gizarteratze aktiboa sustatzea, aukera-berdintasuna, parte-hartze aktiboa eta, bereziki, kolektibo behartsuentzako enplegagarritasuna sustatzeko”.
Logotipos

ENPLEGUA BITARTEKO BAT DA, EZ XEDE BAT BEREZ.
EGOERA EGOKIAGO BAT LORTU NAHI DA, LANEAN ZEIN GIZARTEAN BESTELAKO HELMUGAK LORTZEKO.

EGOERA PERTSONALA HOBETZEKO IKASTAROAK

Helduendako ikastaro ofizialak dira, bai hezkuntza ikastaroak, bai norberaren eta lan garapenekoak.

“NIRE ETXEAN ONGI JATEN DA” PROGRAMA

Ekintza sorta honek helburu du zailtasunean diren familien elikadura beharrak oinarrian asetzea, bai eta haien nutrizioa hobetzea ere.

Programan hainbat ekintza egiten dira; hona, aipagarriak:

servicios-sociales-egues10
  • Erosketa txartelak: Ibarreko janari-denda txikiekin hitzartuak, elikagai freskoak eta lehen premiakoak eskuratzeko.
  • Oinarrizko Saskia. Oinarrizko elikagaiz osaturiko saski bat hilean behin banatzea.
  • Prestakuntza ekintzak.