C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren
948 33 16 50
Jendeari arreta egiteko ordua: 8:30etik 14:30era. Hitzordua eskatuta.
Zerbitzua laguntza sozialabehar duten herritar guztientzat da, larrialdi egoeretan egon edo ez.
Informazio xehea eta orientabide pertsonalizatua eskaintzen da udal alorreko zerbitzuetako gizarte baliabideez, bai eta udalerritik kanpokoez ere, interesgarriak badira. Egoera bakoitzean, diagnosi bat egiten da eta, behar izanez gero, Gizarte Zerbitzuaren taldearen laguntza pertsonalizatuan oinarrituriko lan-plana taxutzen da.
Hauxe eskaintzen du:
- Laguntza hau luzaroan ematen zaio pertsona bakoitzari, norberaren beharrak eta/edo familiaren premia sozialak konpontzeko; lotura izan dezakete edo ez diru laguntzarako premiekin.
- Egoera pertsonalak baloratzea: mendekotasuna tramitatzea, desgaitasuna, diagnosi sozialak, gizarte nahiz hezkuntza arloko diagnosiak, indarkeria, bazterketa…
- Pertsonen egoeraren balorazioa eta lanerako plan bateratua prestatzea norberaren gaitasunak hobetzeko. Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea.
- Haur babesgabetasuneko egoerak atzeman, ikertu, baloratu, esku hartu eta deklaratzeko zerbitzua kudeatzea.
- Pertsona bakoitza laguntzea enplegua era aktiboan bilatu dezan, eta talde esku-hartzea.
- Orientabidea bizikidetza krisian dagoenean eta familia barnean zailtasunak direnean.
- Gizarte arreta, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei lagun egitea eta laguntza ematea.
- Hobekuntza pertsonalerako ikastaroak eta tailerrak.
LAGUNTZA PERTSONALAK ETA EKONOMIKOAK KUDEATZEA, ETA ZERBITZUETARAKO SARBIDEA
Nafarroako Gobernuak eta Eguesibarko Udalak ematen dituzten diru-laguntzak eta zerbitzuak eskatu eta horien jarraipena egiteko zerbitzua da; hala nola, errenta bermatua, udalaren larrialdi laguntzak, etab.
Udalaren baliabideen tramitazioa eta haien jarraipena egitea (FAZ, ikastaroak…) eta Nafarroako Gobernuaren mendeko baliabideetara bideratzeko tramiteak eta haien jarraipena egitea; hala nola, egoitzak, zentroak, egonaldiak, gizarteratu eta lanerako zentroak, eskola-tailerrak, ikastaroak, egoitza-baliabideak, etab.).