Gure etxean zaborren hondakin organikoak bereizi eta auzokideendako konpostontzira eraman behar ditugu; hau da, auzokideek beren borondatez erabilitako konpost eremura. Horixe da auzo konpostajea. Hondakin organikoen artean, landare hondarrak, azalak, janari hondarrak eta gisakoak daude.

Hartzidura aerobikoa gertatzen da, eta zati organiko hori konpost bihurtzen da (ongarri organikoa, alegia). Konposta ekimen horretan izena eman dutenen artean banatuko da. Dena den, auzokide guztiek eraman ditzakete etxean sortzen diren hondakin organikoak auzoko konpostajera, izena emanik egon ala ez.

Eguesibarko Udaleko Lorategi Zerbitzua arduratzen da konpostontzien jarraipena egiteaz.

GOMENDIOAK

Sarrigurengo konpostontzietan atzeman dugun arazo nagusia da urtean zenbait garaitan ugari dabilen ozpin-eltxoa. Intsektu kaltebera da erabat, baina desatsegina konpostontziko estalkia irekitzen dugunean gai organikoa botatzeko.

Horrelako arazorik ez izateko, auzoko konpostajea erabiltzen dutenei laguntza eskatzen diegu. Izan ere, konpostatzen den toki guztietan badira gai lehor batez beteriko ontzi karratu txikiagoak; inauste hondar xehatuak dira, eta Lorategi Zerbitzuak konpostontzira botatzen ditu, hondakinak estaltzeko.

Beraz, erabiltzaileei eskatzen diegu inauste hondar xehatu horiekin estaltzeko konpostontzian uzten dituzten hondakinak. Horrela, ez da eltxo hori ugari ibiliko.

Eguesibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkizue zuen laguntzagatik eta konpostajea egiteko lekuak erabiltzeagatik.

NOLA HAR DEZAKET PARTE?

IZENA EMATE ALDERA, JO EZAZU IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEAREN WEBGUNERA (WWW.MCP.ES), EDO BESTELA IGORRI MEZU ELEKTRONIKO BAT JYOLDI@EGUES.ES.HELBIDERA.

Izena emandakoei zuzenean jakinarazten zaie zer lan egin behar dituzten konposta ateratzeko eta bestelako gomendioak ere ematen zaizkie konpostaje lekuak ongi erabiltzeko.