Eguesibarko Enplegu eta Toki Garapeneko alorraren helburu nagusietako bat enplegua sustatzea da, eta horretarako, jendea prestatzeko ekintzak eta lan-aholkularitza arlokoak sustatzen ditu, hala langabeentzat nola landunentzat nahiz ekintzaileentzat.
Alorrak, gainera, zabaldu egiten ditu beste erakunde batzuek abian jartzen dituzten ekimenak; besteak beste, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak abiarazitakoak.
Atal honetan informazioa aurkituko duzu enplegua eta prestakuntza batera ematen duten ekintzez, hala nola parte-hartzaileen laneratzea helburu duten enplegu-tailerrez.
Auzokideek, halaber, aukera dute ikastaro irekietan eta autoikaskuntzakoetan aritzeko, bai eta prestakuntzarako minipildoretan ere, hala aurrez aurre, nola Nafarroako Enplegu Zerbitzuak online sustaturikoetan.
Prestakuntzarako Eskaintza Publikoa
Indarrean
Iraungita
Indarrean
Iraungita
Indarrean
Iraungita
Indarrean
Iraungita
30/07/2021 | 4.0 teknologia |
30/07/2021 | KP Mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan |