Gardentasuna eta Herritarren Parte-hartzea
Gardentasun eta Herritarren Parte-hartze Alorra berria da Eguesibarko Udalean. Horren helburua da sistema batzuk sortzea Eguesibarko auzokideen hainbat eskubide bermatzeko: informazioa jasotzea, gardentasuna ziurtatzea eta Udalaren bizitza politikoan parte hartzea.
Bere eskumenen artean, eta Gardentasunaren esparruari dagokionez, helburua da Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritako argitalpenak bermatzea, eta era berean, Gardentasuna, Informazioaren eskuragarritasuna eta datuen berrerabilpena arautzen dituen Udal Ordenantzak ezarritakoak, baina ibarreko auzokideendako interesgarriak izan daitezkeen gainerako ahantzi gabe.
Herritarren Parte-hartze Alorraren asmoa da, gainera, Eguesibarko herritarrei udalaren gaietan parte hartzeko eskubidea bermatzea, gaur egungo baliabideen bidez eta, nola ez, beste berri batzuk jarriz, atzematen diren unean uneko beharretara egokituak.
HONEKIN LOTUTAKO BERRIAKGUZTIA IKUSI
HERRITARREN PARTE-HARTZEKO TEKNIKARIA
Estibaliz López Mariñelarena