Partaidetzarako Plan Estrategikoa 2017ko irailean jarri zen abian eta haren diseinua 2018ko maiatzean bukatu zen.

Hainbat gairi lotutako elkarte, herritar eta teknikariek parte hartu zuten. Honatx gaiak: identitatea eta kontzejuak, euskara, berdintasuna, bizikidetza, bizi-kalitatea, ingurumena, toki-garapena eta gazteria.

Guztira, 253 partaidetza izan dira: 147, diagnosi-fasean, eta 106, Ekintza Plana prestatzeko fasean.

Prozesuan, herritarrendako funtsezko 6 gai atzeman dira:

  • Identitatea.
  • Komunikazioa.
  • Kultura parte-hartzailea.
  • Gazteria.
  • Gizarte-dibertsitatea.
  • Topalekuak.
participacion-egues

Ekintza Planean, gainera, 44 jarduketa lehenetsi dira, partaidetza-guneetan proposaturiko 109en artean. Hona hemen partaidetza-guneak: laborategiak, elkarrizketak, lan taldeak, etab. 

Jarduketak lau gai arlotan bildu dira:

norabide anitzeko komunikazio eraginkorra

udala herritarrei zabalik

eraikuntza kolektiboa

kultura parte-hartzailea

Partaidetzarako Plan Estrategikoaren ondorioz, ekimen hauek egin dira edo egiten ari dira:

  • The walking D’Egues.
  • Ibilbideak Ibarrean barna.
  • Haur organoa.
  • Lorea.
  • Komunikazio Plana.
  • Webgunea.