HIRIGINTZA ETA INGURUMEN ARLOKO INFORMAZIOA
Bloke hau Ordenantzaren 22. artikuluan arautua dago. Artikuluak, zehazki, Ingurumenari buruzko politikak eta programak argitaratu beharra ezarri du, bai eta Hirigintza Planeamenduari dagokion kontu oro ere.
- Hirigintza Planeamendua
- Ingurumena
Planeamiento urbanístico
Shortcode de contratos con categoría específica
Medioambiente
Shortcode de convenios
INFORMAZIO ESKAERA
Herritar guztiek dute informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Izan ere, herritar orok du informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, bai bere izenean, bai legez eraturiko erakundeen izenean eta haien ordezkari delarik. Legean aurreikusitakoak izanen dira eskubide horrek dituen muga bakarrak, eta ez da eskaera arrazoitu beharrik.
Informazio publikotzat jotzen dira Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari lotuta dauden subjektuen eskuetan dauden edukiak eta dokumentuak, edozein delarik ere haien formatua edo euskarria, baldin eta subjektuen eginkizunen barnean prestatu edo eskuratu badira.
Informazioa eskuratzeko eskubidea doakoa izanen da oro har, eta ahal bada, herritarrek eskatutako moduan eta formatuan jarriko da informazioa eskura.