Irailaren 7tik aurrera, Herritarrendako Arreta Bulegoak eskumena izanen du bizikletak erregistroan balioztatzeko, eta BICIREGISTRO zerbitzuan alta hartzen duten auzokideei markatze-kitak emanen dizkie

Biciregistro informazio-sistema nazionala da, bizikletak erregistratzeko sortua. Bizikleten aldeko Hirien Sarea da jabea, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Udalek parte hartzen dute.

Herritar bakoitzak aukera izanen du Biciregistroren webgunera sartzeko (www.biciregistro.es) eta, han, bizikletari alta emateko. Bizikleta bakoitzarengatik 7 € ordaindu behar da.

Eguesibarko Udala Biciregistrori atxikirik dagoenez, bizikletak balioztatzeko erakunde baimendua da. Beraz, jendearendako arreta ordutegian bere bizikleta markatzeko kita jasotzen ahalko du udaletxean.

biciregistro.es webguneak bizikleta bakoitzari erregistro kode bat jartzen dio. Kodea, gainera, erregistro-eranskailuetan ageri da. Eranskailuak nekez kentzen den material batez eginik daude, eta, erasorik gertatuz gero, bastidorean grabaturik uzten dute kodea, argi ultramorez ederki ikusteko modukoa.

biciregistro.es webgunearen bidez, badago aukera bizikletak Biciregistron erregistratzeko, bizikletak bilatzeko sistema bati loturik baitago. Horretan funtsezkoak dira “desagerturiko bizikleten zerrenda” eta “aurkituriko bizikleten zerrenda”, legez kanpoko salerosketa zaildu egiten baitute. Era berean, sistemak aukera ematen du lapurturiko edo galduriko bizikletak berreskuratzeko, biciregistro.es webgunean herritarren eskura jarriak dauden tresnen bidez.

Eguesibarko udaltzaingoa lankidetzan aritzen da Biciregistrorekin, eta, horretarako, aurkitzen dituen bizikletak aztertu ondoren, berreskuratu gisa markatzen ditu Biciregistroren sistema informatikoan.