“HAIENGATIK EGINGO DUGU” LASTERKETA SOLIDARIOAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA
Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatzen ditu M8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Aurten, Kirol Arloarekin batera, “Haiengatik egingo dugu” lasterketaren bigarren edizioa egingo da.
Herritar guztiei (adina edozein dela ere) zuzendutako lasterketa herrikoi eta solidarioa da, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatua, M8a bezalako egun baten inguruan sentsibilizatu eta ikusarazi nahi duena. Horregatik da garrantzitsua pertsona bakoitzak nahi duen moduan egitea: familian, lagunekin, korrika, oinez, baina egin dezala. Garrantzitsuena hain data berezian denok bat eginda egotea da.
Lasterketa martxoaren 11an, larunbata, izango da, 12:00etan, Joakin Lizarraga eta Hermanas Uriz Pi ikastetxeetatik abiatuta.
Izen-emateak eskuragarri daude jada https://bit.ly/3JJaApu estekaren bidez. Lasterketak 2 euroko kostua du pertsonako. Bildutako dirua Saray elkartearentzat (Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartea) izango da.