Udako aparteko kontziliazio-laguntzak jasotzeko epea zabalik
Otsailean, Eguesibarko Udalaren bizitza pertsonala, familiakoa, lanekoa eta komunitarioa bateragarri egiteko laguntzak argitaratu ziren, laguntza horien bidez herritarrek eskolarik gabeko aldiei ahalik eta hobekien aurre egiten jarraitu ahal izateko. Horrela, ikasturtea amaituta, ekainaren 27tik irailaren 2ra egiten diren jarduerak diruz lagunduko direla gogorarazten da.
Jarduera horiek haurtzaindegietan, Lagun Etxeetan, kanpalekuetan eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan izena ematea izan daitezke, betiere jarduera horiek aldez aurretik ez badira diruz lagundu eta egunean 3 ordu baino gehiago irauten badute. Hau da, horiek ordaintzeko deskonturik, tarifa hobaridunik edo aurreko laguntzarik jaso ez izana, eta laguntzaren bikoizketarik ez gertatzea. Diruz lagundu daitezkeen ekintzen artean sartzen da, halaber, zaintzaile baten gizarte-segurantza ordaintzea.
Laguntzaren zenbatekoa ordainketa bakar bat da, gehienez 150 eurokoa, eta familia bakoitzeko justifikatutako gastuaren % 70ekoa, gehienez ere, kontziliazio-baliabideen gastuetan diruz laguntzeko, betiere horretarako bideratutako partidarekin estali badaiteke.
Udako eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 16ra arte egongo da zabalik. Ondoren, eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko da, aurtengo azkena, Eguberrietarako (abenduaren 27tik 31ra bitartean egingo diren jarduerak).
Laguntza hauek Genero Berdintasunerako II. Planaren eta Eguesibarko Kontziliaziorako Tokiko Itunaren ekintzen barruan sartzen dira.
Informazio gehiago ondorengo estekan.