Afganistango emakumeen eta neskatoen eskubideen aldeko elkarretaratzea

 Hemen: Berriak

Eguesibarko Udalak haraneko herritar, erakunde eta elkartegintzako mugimendu guztiei dei egiten die Afganistango emakumeen eta neskatoen oinarrizko eskubide eta askatasunen aldeko elkarretaratzea egiteko.

Elkarretaratzea irailaren 25ean, asteazkenean, 17:30ean, Eguesibarko udaletxearen atarian izango da. Bertan, adierazpen instituzional bat irakurriko da, emakume horiek jasaten duten diskriminazioa eta muturreko indarkeria publikoki gaitzesteko asmoz, eta emakumeen ahotsa jendaurrean entzutea debekatzen duen lege berriaren aurka minutu bateko isiltasun solidarioa eta kondenatzailea egingo da.

 

Hemen deskargatu manifestu osoa:

Manifiestu
PDF