AIRE ZABALEKO ZINEMA BERRIZ ERE EGUESIBARREN
Heldu den ortziralean, uztailak 19, udako zinemaren edizio berria hasiko da Eguesibarren. Azken urteotan egin den bezala, ortzirale gauean 5 film emanen dira bertze hainbertze herritan. Abuztuaren 30ean akituko da zikloa.
Sartzea librea eta doakoa izanen da, eta proiekzio guztiak 22:00 orenetan emanen dira. Informazio guztia HEMEN
Uztailaren 19an “Tomb Raider”, Gorraizko Jauregia plazan.
Uztailaren 26an “Hotel Transilvania 3: unas vacaciones monstruosas”, Sarrigurengo Udaleko arkupeetan.
Abuztuaren 2an “Señor, dame paciencia”, Badostaingo kiroldegiko pistan.
Abuztuaren 9an “Proyecto Rampage”, Eguesibarko pilotalekuan.
Abuztuaren 30ean “Albert”, Sarrigurengo Udaleko arkupeetan. EUSKARAZ