SARRIGURENGO HIRI-BARATZEETAN ITXARON-ZERRENDA BERRITZEKO EPEA IREKITZEA 

 Hemen: Udala

Sarrigurenen (Erripagainako zatia barne) eta Gorraitzen erroldatutako bizilagunei epea ireki zaie Sarrigurengo hiri baratzeetako itxaron-zerrendan sartzeko.

Eskaera egiteko epea: 2021eko martxoaren 31ra arte
Eskaerak jasotzeko ordutegia: goizeko 8:30etatik 14:30etara
Non: Eguesibarko Udaletxeko (Sarriguren) Herritarrentzako Arreta Bulegoan

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskabide orokorra
  • NANaren edo dokumentu baliokidearen fotokopia
  • Errenta Aitorpenaren inprimakiaren fotokopia

Etxebizitza bakoitzeko eskaera bakarra egin daiteke, erroldako inskripzioaren arabera. Bat baino gehiago egonez gero, erregistroan aurkeztutako lehenengoa onartuko da.

Behin-behineko zerrenda argitaratzea (eskatzaile bakoitzaren sarrera-erregistroaren zenbakia): Apirilaren 8an
Erreklamazioak aurkezteko epea: Apirilaren 12tik 15era
Behin betiko zerrenda argitaratzea: Apirilaren 20an
Zozketa: apirilaren 21ean, 11:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan

Informazio gehiago

navarra_8mpexels-gabby-k-5063577