Autodefentsa feminista tailerra martxoaren 5ean eta 12an

 Hemen: Gazteria, JUVENTUD, Udala

Autoestimua eta autodefentsa fisikoko eta psikologikoko teknika da autodefentsa feminista, jabekuntzarako bidean dagoena.

Tailerra martxoaren 5ean eta 12an egingo da Oihanburu aretoan, 16:00etatik 20:00etara. Izen-emateak martxoak 1 arte, 638810073 telefonora deituz edo WhatsApp-era idatziz. Informazio gehiago: Berdintasuna eta Gazteria.

Autodefentsa Feminista jarrera matxistak identifikatu eta haiei aurre egiteko tresna bat da. Defentsa pertsonala baino askoz gehiago da. Eraso egoeretan emakumea-neska izateagatik bizitako esperientziak partekatzeko espazioak dira (emakume askorentzat, erasoei aurre egiten ikastea zaila da), elkarri entzuteko eta beldur eta emozioei buruz hitz egiteko, bizi izandakoa lantzeko eta jabekuntzaren bidez indarkeriari aurre egiteko estrategiez eta teknikez horni gaitezen.

cartel-curso-egues-monitorado-t.l.con-logo-injflorian-schmetz-fbctfv3fkfe-unsplash