2022ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagozkion ordainketaren oharrak
Jakitera ematen da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagozkion 2022ko ordainketa-oharrak egin eta bidali direla. Borondatez ordaintzeko epea 2022ko urriaren 25ean bukatuko da.
Ordainketa bankuan helbideratuta duten ordainagiri guztiak goian adierazitako azken egunean igorriko dira kobratzeko. Gainerako ordainagiriak (helbideratu gabeak) CAIXAren edo CAJA RURAL DE NAVARRA-REN edozein sukurtsaletan ordaindu ahal izango dira, baita Udalaren web orrian (www.valledeegues.com) edo “La Caixa”-renean (http://portal.lacaixa.es/pagos/impuestosrecibosmatriculas_es.html) ere epemuga baino lehen. Kreditu- edo zordunketa-txartela ere erabil daiteke, 948331611 telefonora deituta.
Borondatez ordaintzeko epea bukatutakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak bide exekutibotik kobratuko dira.