Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak
Oraingoan, tailerraren lehen zatirako lotura narratibo gisa balioko duen pertsonaia Lorenzo izango da. Oso jatorra den aitona bat, gure esploratzaileen auzokoa. Lorenzo hainbat egun daramatza burumakur, itzalita, triste, eta izan ere, pentsatzen zuen bere bilobek berak baino hobeto biziko zirela, inoiz ez zutela beldurrik izango, baina bere ilusioa zapuztu zitzaion, bat-batean inguruko indarkeriaz eta bortxaz jabetu baitzen, eta bihotza hautsita geratu zitzaion. Lehenik zatitxo txikietan apurtu zitzaion bihotza, eta CRACS egin baino lehen, bere auzokideen etxera joan zen laguntza eskatzera.
Bi jarduera egingo dira:
➢ Ausardiaren lepokoa: V letraren eta bihotzaren formarekin jolastuz lepoko bat egingo dugu. Neska-mutil bakoitzak berea egingo du eta bere gustura “edertuko” du. Horretarako, esploratzaileek oinarria eta zintzilikatzeko kordela eramango dituzte, eta neskek/mutilek nahi duten moduan eraldatzeko osagarriak.
➢ CRACS/KRASK jokoa: Mahai-joko erraz bat egitea izango da helburua, arazo bati irtenbideak planteatzea izango baita jolasaren xedea. Jokoa kartoizko taula batez eta txartelez osatuta egongo da, non, testu edo irudien bidez, arazo bat planteatuko den. Hemendik aurrera, parte-hartzaileak taulan zehar mugituko dira arazoari proposatutako irtenbideen arabera. Jokoa Liburutegian geldituko da.
Lekua |
Ludoteca Olaz |
Data |
Irailaren 17a |
Ordua |
17:30 |
Hizkuntza |
Castellano |
Adina |
3 eta 12 urte bitartean |
- IZEN-EMATEAK: