Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

 Hemen: Berriak, Ingurumena
Eguesibarreko Udalak larizio pinuaren eta alepo pinuaren baso-aprobetxamendurako enkante publikoa iragarri du, “plegu itxia” ren enkantearen bidez.
ㅤㅤ
Eskaintzak 2024ko maiatzaren 31ko 14:30ak baino lehen aurkeztu ahal izango dira Eguesibarreko Udalaren erregistroan (Garajonay kalea 1, 31621 Sarriguren, Nafarroa), bulego-ordutegian (08:30etik 14:30era), eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein ordutegitan.
ㅤㅤ
Lizitazio-prezioa 94.300 eurokoa da, BEZik gabe.
ㅤㅤ
Baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agiria, baldintza teknikoen agiria eta masen planoa interesdunen eskura daude udal bulegoetan, eta Nafarroako Kontratazio Atarian daude argitaratuta.
ㅤㅤ
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, Udalaren iragarki-oholean eta web orrian Eguesibarreko udaletxeko osoko bilkuren aretoan jarritako besterentze-iragarkian ezarritako orduan eta egunean.