BASQUE COUNTRY Itzuliaren 59. edizioa

 Hemen: Kirola, Toki Garapena eta Enplegua

2019ko apirilaren 8an, astelehena, hasiko da BASQUE COUNTRY Itzuliaren 59. edizioa, Euskadi Txirrindulari Antolakuntzaren eskutik. Eguesibarko Udalak babesa emanen dio Itzuliari hilaren 9an Gorraitzera heltzeko eta hilaren 10ean Sarrigurendik ateratzeko.

Itzulia ETB eta ETB SAT telebista kateetan ikusten ahalko da (14:45etik 17:30era, gutxi gora behera), baita EUROSPORT eta TELEDEPORTE kateetan ere, (15:45etik 17:30era gutxi gora behera). 18 miloi ikusle baino gehiago izanen ditu.

Apirilaren 9ko etapa 16:00etan helduko da Ibarrera. Badostaingo hormatik sarturik, ibilbide hau eginen du: Olatz, Gorraitz, Egues Ustarrotz, Ibiriku, Elkano, Egues, Erripagaina (Eguesibar), eta, azkenik, Gorraizko goialdean bukatuko da. 10eko etapa Sarrigurendik abiatuko da 12:45ean eta Badostaindik utziko du Ibarra.

Herri bakoitzetik iragan baino 20 minutu lehenago errepidearen trafikoa eten eginen da, helmuga-lerroan izan ezik, hura 16:00ean, gutxi gorabehera, moztuko baita. Lasterketa 17:30ak aldera helduko da, eta ordu horretan Gorraizko Egues etorbidea eta ingurukoak moztuko dira.

Auzokideoi pazientzia eskatzen dizuegu errepideetan minutu batzuetako mozketa-aldiak egonen baitira. Halaber, gonbidatzen zaituztegu BASQUE COUNTRY Itzulia gozatzera Ibarreko herrietatik iragaten denean eta Gorraizko etapara heltzean.

GOGORARAZTEN DUGU HARMAILETARA SARTZEA LIBREA DELA

1-Badostain.pdf

2-Olaz-1-paso-16.pdf

3-Gorraiz-cortes-puntuales-da-9-de-abril.pdf

5-Egues-polígono.pdf

7-sterrato-Egues-y-Azpa-da-9-abril.pdf

8-Ustarroz-16.pdf

9-Ibiriku-1-paso.pdf

10-Elcano.pdf

11-Egues-pueblo-calle-de-los-concejos-16.pdf

12-Egues-pueblo-plano-general-1-paso-16.pdf

13-Sarriguren-9-y-10-de-abril.pdf

14-Ibiriku-2-vuelta.pdf

aparcamientos-zona-poligono.pdf

Egues-pueblo-16.pdf

etapa-Zumarraga-Gorraiz-Eguesibar.pdf

dscn7294foto