observatorio-egues

Behatokia sortuz, Eguesibarko Udalak behar den informazioa eskuratu nahi du Ibarraren gizarteak eta jendeak zer-nolako egoera duten jakiteko, bai eta egoera hori zerk eragin duen eta zer ondorio dituen ikertzeko ere. Helburua da politika publiko egokiak diseinatzea udalerriaren egoera hobetzeko.

Hori dela eta, Eguesibarko Hiri Behatokia hiru helbururekin sortu da. Hona hemen:

  • Eguesibarko gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren egoera etengabe aztertzea.
  • Udalerrian eginen diren plangintzak bultzatzea eta udalaren politika publikoen diseinua sustatzea.
  • Herritarrei erraztasunak ematea Udalak udalerriaz sortzen duen informazioa eskuratzeko eta plangintzetan parte hartzeko.