Berdintasuna ikasten da. Oparitu berdintasuna!
Eguberri hauetan Eguesibarko Udalak jostailuak eta berdintasunezko ipuinak oparitzera gonbidatzen zaituzte. Aurrekoetan bezala, Berdintasun Sailak Berdintasuna ikasi egiten da. Oparitu berdintasuna! kanpaina abiarazi egin du. Oparirik onena hesiak apurtzen eta sailkatzen ez gaituena baita.
Ekintza honen bidez, jolasek, jostailuek eta ipuinek haurren sozializazioan duten garrantziaz sentsibilizatu nahi da, bai eta haurrek jolasen bidez barnean sentitzen dutena erakusteko daukaten garrantziaz ere; alde batera utzi nahi da mutilentzako ala neskentzako jostailuen, ipuinen eta koloreen banaketa tradizionala.
Gogoan izan jostailuak eta koloreak ez direla neskenak edo mutilenak; estereotipoak existitzen direla, ez ditzagun rol desberdinduak indartu!; oparitu ditzagun aniztasuna islatzen duten gauzak; gatazkak modu positiboan, errespetuz eta era enpatikoan konpontzeko hezi ditzagun; eta, modu arduratsuan, iraunkortasun- eta hurbiltasun-irizpideekin ere erosi behar dela gogora dezagun.
Jai hauetarako gida gisa, mezu honekin batera proposamen batzuekin osatu dugun dokumentu bat doakizue erantsita.
BERDINTASUNA IKASTEN DA GIDA. BERDINTASUNA OPARITU! (deskargatu)