Eguesibarko Udalarentzat, lehentasunezkoa da emakumeen aurkako indarkeria ezabatzea.
Horretarako, hainbat jarduketa ildo garatzen ditu. Besteak beste, jendea sentsibilizatu eta kontzientziatzeko hainbat kanpaina.
“ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE” SENTSIBILIZAZIO KANPAINA


HONATX KANPAINAREN HELBURUAK:
- Herritarrak sentsibilizatzea, gazteak batez ere, emakumeen aurkako indarkeria-agerpen guztiak arbuiatzeko, portaera matxisten kontrako jarrera aktiboa bultzatuta.
- Erakunde publikoen eta sozialen konpromisoa agertzea egoera horren aurka, arazoa pribatua ez dela, soziala baizik, erakusteko.