ASTE SANTUKO HIRI-KANPALDIA (FAZ)

 Hemen: Berriak, FAZ

Aste santuko hiri-kanpaldia FAZen, zeinetan jarduera, eskulan, jolas eta dinamika ezberdinen bitartez, haurrek sortu eta jolastu ahal izango dute aisialdi osasungarri baten testuinguruan. Jarduerak FAZen eta Sarrigurengo plaza eta kaleetan zehar burutuko dira. 2023ko apirilaren 11tik 14ra goizeko 10etatik 13etara. (sarrera 9:30etatik aurrera eta irteera 13:30etara egiteko aukera).

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta (haurrek 4 urte betetak izan beharko dituzte parte hartzeko)

  • Aurreinskripzioak

Plazen eskaera, martxoaren 13tik 19ra udaletxearen weborrian dagoen inprimakia (*) betetzen.

Web-inprimakiaren esteka: klikatu hemen

Plazen Zozketa familia-unitateko izango da. Plazen esleipena jakinarazteko, posta elektronikoaren bidez egingo da (Spam-en begiratu) martxoaren 20tik 22ra arte. 

Ordainketa: martxoaren 23tik 29ra izango dira. Plazen esleipena egiten den momentuan esteka erraztuko da.

(*) Inprimakia betetzeak ez du esan nahi plaza lortzen denik.

Informazio gehiago: 948 165651 caf-faz@egues.es

  • Prezioa: Erroldatuak 12€ astea. Ez erroldatuak 24€ astea. (Tarifa hobaridunak)
deportes-ciudad-deportiva-sarriguren-egueswhatsapp-image-2023-03-09-at-10.54.20