2022KO UDAKO HIRI KANPALDIA (FAZ)
Zerbitzu ludikoa da, asteko gaien inguruko jarduerak, jolasak, eskulanak eta beste, bizikidetza sustatzeko aisia osasungarrian oinarriturik.
Eguesibarren erroldatutako 4 eta 12 urte arteko haurrei zuzendua. 4 urte beterik eduki behar da edota kanpaldia bitartean bete.
Jarduerak FAZen eta Sarrigurengo kale eta plazetan eginen dira. Astelehenetik ostiralera 10etatik 13etara (9.30etatik Aurrera sartzeko aukera eta irteera 13.30era arte)
Izen-ematea asteka. Haur bakoitzak aste batean edo gehiagotan eman dezake izena:
– 1. astea: uztailaren 26tik 29ra (hilaren 25a jaieguna)
– 2. astea: Abuztuaren 1etik 5era.
– 3. astea: Abuztuaren 8tik 12ra.
– 4. astea: Abuztuaren 16tik 19ra (hilaren 15a jaieguna)
– 5. astea: Abuztuaren 22tik 26ra.
– 6. astea: Abuztuaren 29tik irailaren 2ra.
Leku zozketa asteka eta familia-unitate bakoitzeko.
AURREINSKRIPZIOA:
- Leku eskaera: ekainaren 15etik 21era, Eguesibarko Udalaren webeko formularioaren bidez. (*) betetzen. Inprimakia betetzeak ez du esan nahi plaza lortzen denik. Formularioa: hemen.
- Zozketa eta jakinarazpena familiei SMS bidez: ekainaren 22tik 24ra.
- Ordainketak: ekainak 27 eta 28 (kontsultatu ordainbidea)
PREZIOA:
- Bost eguneko astea: 15€ asteko (erroldatuak) eta 30€ asteko (ez-erroldatuak).
- Lau eguneko astea: 12€ asteko (erroldatuak) eta 24€ asteko (ez-erroldatuak).
Bajak eta dirua itzultzea: ordaindutako kuota itzultzeko aukera izanen da udal eskabidea aurkeztuz, betiere baja jakinarazten bada eskatutako astearen aurreko asteazkena baino lehen.
Informazio gehiago: 948 165651 caf-faz@egues.es