Trebakuntza digitaleko ikastaroak abuztuan Eguesibarren

 Hemen: Berriak

Eguesibarko Kontzejuko erabilera anitzeko aretoan, abuztuaren 1etik 12ra, Nafarroako Gobernuak abian jarritako doako prestakuntza eta inklusio digitaleko ikastaroak izanen dira. Eten digitala gutxitzea dute helburu, eta, horretarako, emakume langabeak eta bazterketa digitalerako arriskuan dauden kolektiboak lehenesten dituzte, hala nola adinekoak, errenta maila txikia duten pertsonak, hirikoak ez diren eremuetakoak edo hezkuntza-maila txikia dutenak. Ordutegia: 9:15etatik 13:15etara.

Ikastaro horien bidez, eguneroko lanean tresna digitalak erabiltzeko eta beldurra galtzeko behar diren ezagutzak lortu nahi dira, oso modu praktiko eta errazean: gailuak erabiltzea, interneten nabigatzea eta bilaketak egitea, posta elektronikoko kontu bat sortu eta kudeatzea, edo administrazio publikoarekin online izapideak egitea (osasun-karpeta, Ogasunarekiko izapideak, Cl@ve sistema edo Ziurtagiri Digitala, etab.).

Bi ikastaro mota daude:

1.“Oinarrizko gaitasun digital pertsonalak eta administrazio elektronikorako gaitasunak”, SNE-NL Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatua.

  • Lana eskatzen duten pertsonei zuzendua, lehentasun orden honekin: 30.000 biztanletik beherako udalerrietako emakume langabeak, izena eman duten hurrenkeraren arabera; gainerako emakumeak, izena eman duten hurrenkeraren arabera; izena eman duten gainerako pertsonak, inskripzioaren hurrenkeraren arabera.
  • 40 orduko prestakuntza, bi astetan, goizez.
  • Izen ematea:  formacion.navarra.es webgunearen bidez; enplegu agentzietan eta 948 012 012 telefonoan.

2. “Oinarrizko gaitasun digitalen hastapenak”, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailak sustatua.

  • Gizarteratze digitalerako behar bereziak dituzten biztanleentzat da, hala nola adinekoentzat, errenta-maila txikia dutenentzat, hirietakoak ez direnentzat edo hezkuntza-maila baxua dutenentzat.
  • Aste batean emandako 20 prestakuntza ordu, egunean 4 ordu.
  • Izen ematea: LINK Navarra webgunearen bidez; 948 012 012 telefonoan ala DGTDcompetenciasdigitales@nasertic.es helbidera mezu bat bidaliz.

Nafarroako Gobernuak bi prestakuntza programa horiek 2021ean jarri zituen abian, Nafarroako 2021-2025 Trebakuntza eta Inklusio Digitalerako Planaren esparruan, Nafarroako 2030eko Estrategia Digitalean definitua. Europako NextGenerationEU funtsen bidez finantzatzen dira.

 

Egues Abuztua oinarrizko gaitasun digitalak
Tamaño : 2.2 MB Formato : PDF
2. Oinarrizko gaitasun digitalak
Tamaño : 5.7 MB Formato : PDF

programa-deportivo-5The Walking Degues 1