Dantza integrala: mugimenduan ahalduntzea

 Hemen: Berriak, Izen-emateak

Beren dantzaren, autoezagutzaren, adierazteko gaitasunaren, sormenaren eta komunikazioaren bidez ahalduntzeko gogoa duten emakumeei zuzendutako tailerra. Dena musikaren, naturaren, artearen eta bizitzaren bidez. Dantza Integrala dantza askean, mugimendu espresiboan eta sormenaren bidezko garapen pertsonalean oinarritutako gorputz-lana da.
ㅤㅤ
Tailerrak 10 saio ditu: apirilak 10, 17 eta 24. Maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an. Ekainaren 5, 12 eta 19an, 18:00etatik 19:30era. 18 urtetik gorako emakumeei zuzendua eta Elena Gómarak emana.
ㅤㅤ
Izen-ematea 2024ko apirilaren 1era arte HEMEN KLIK EGINEZ
ㅤㅤ
Urtebetetik 10 urtera bitarteko adingabeei (ibiltariak) zuzendutako familia-atseden zerbitzua eskaintzen saiatuko gara. Zerbitzu hori eskatu behar baduzu, martxoaren 25a baino lehen eman beharko duzu izena tailerrean, eta egun horretan posta elektronikoz jarriko gara harremanetan hori galdetzeko.
ㅤㅤ
Jarduerak 20 euroko kostua du.