Ingurumenaren Egun Mundiala

 Hemen: Berriak, Ingurumena

Datorren ekainaren 5ean Ingurumenaren egun mundiala ospatzeko programa oso berezi bat prestatu dugu. Sarrigurengo udal baratzeen eraikin bioklimatikoan izango da. ¿Han ikusiko dugu elkar?

Ekitaldi honen helburua Ingurumenaren Munduko Eguna herritarrekin ospatzea da, Eguesibarreko ingurumen-aberastasuna partekatzea bertako fauna arakatuz, txikienei erakustea nola diren protagonistak ingurumena zaintzeko orduan, eta aukera ematea animalia batzuekin zuzeneko harremana izateko Basabereren parte-hartzearen bidez.

PROGRAMA

11:00. Ekitaldiaren inaugurazioa. Fernando Gómez, Basoen Rastreorako Zerbitzuko arakatzaile profesionala (SERAFO).

· 11:15. Hitzaldia: Eguesibarreko bizitza sekretua, istorioak kontatzen dituzten arrastoak. Fernando Gómez.

· 12:15. Ipuinaren aurkezpena: “Elvia la rastreadora, operación chacal”. Paloma Troya eta Elvia G. Troia. Autorea eta protagonista

· 13:00. Proiektuaren aurkezpena: «Egüestik Tanzaniara, azken arakatzaile boskimanoen arrastoen atzetik». Fernando Gómez

· 13:15. Ipuinen sinadura. Egileak eta protagonista.

· 13:30. Basabere, fauna erreskatatzeko eskola-zentroa.

· 14:00. Ekitaldiaren amaiera.

Ayuntamiento Valle Eguees 4306 86830303-ve22_page-0001