EGUESIBARKO 2020KO XXI DUATLOIA BERTAN BEHERA

 Hemen: Kirola

Hiruki Eguesibar Klubak apirilaren 4ko duatloia bertan behera utzi du koronabirusa dela eta.

Hiruki Eguesibar triatloi-klubak, antolatzaile gisa, eta Eguesibarko Udalaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, iragarri du koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz bertan behera utziko dela 2020ko apirilaren 4rako programaturiko Eguesibarko XXI. duatloia.

Dagoeneko izena emanda dauden parte-hartzaile guztiei, egindako izen-ematea itzuliko zaie.

Klubak eskerrak eman nahi dizkie bere laguntzaileei eta babesleei aurreko aste hauetan egindako ahaleginagatik.

noticias_coronavirusimagen-txupinazo