Eguesibarko Erakusleihoen V. Lehiaketaren sari-ematea – 2020ko urtarrilaren 20a

 Hemen: Alkatetza, Merkataritza, Toki Garapena eta Enplegua

Erripagainako la Valeta liburu-dendak irabazi du Eguesibarko Merkataritza Sustatzeko V. Lehiaketako lehen saria, 1.000 euro garbi dituena. Liburu-dendako erakusleihoak egongela bat irudikatzen zuen, hango liburuak tximiniaren bero goxoan irakurtzera gonbidatzen gintuena.
Bigarren saria, 700 eurokoa, Sarrigurengo Calzados Parchis dendarendako izan da. Zapata dendak ametsen fabrika aurkeztu zuen. Dendako erakusleihoko botatxoek ilusioz betetako ehunka karta zeramatzaten haurrendako.
Hirugarren saria, 500 eurokoa, Sarrigurengo El Retrogusto es mío tabernak eskuratu du. Tabernako erakusleihoak, karrikatik beretik harrapaturik, barnealdean dagoen amets mundu batera eramaten gintuen.
Publikoaren sari berezia, 300 eurokoa, Izaro belar dendarendako izan da, haren proposamenak botoen %30 eskuratu baitu. Erakusleihoko elur bola handi batek mundu magiko batean harrapatu zituen ikusleak, Eguberrietara bete-betean eramanik.
Aurtengo edizioan Eguesibarko 23 saltokik parte hartu dute: Sarrigurengo 19, Erripagainako 3 eta Eguesko 1.
Epaimahaian Ignacio Isturiz barnealdeen diseinatzailea, Maite Cantó diseinatzailea eta Berta Buzunariz argazkilaria aritu dira.

Sariak banatzeko ekitaldian Amaia Larraya alkatea eta Udalbatzako hainbat kide egon dira, baita parte hartu duten saltokiak eta Merkatarien Elkarteko ordezkariak ere.

Sari banaketa bukatutakoan, sariak zozkatu dira Udalak antolatutako Eguberrietako kanpainetan parte hartu duten pertsona guztien artean. Izan ere, horien izenak Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Ekitaldi berean, Eguesibarko Merkatarien Elkarteak 1.000 euroko supertxekea banatu du. Eguberrietako kanpainan zozketatu dute supertxekea, eta irabazlea Diana Vélez Castellano izan da.

 

resultados-ginkanamupi-invierno-online