“EGUESIBARKO GAZTE BEGIRADAK” I. ARGAZKI LEHIAKETA: #EguesibarNireLeihotik INSTAGRAMEN

 Hemen: Covid19, JUVENTUD, Udala

Eguesibarko Udalak, Familien Arretarako Zentroaren Gazte Programaren bidez, Instagramen “EGUESIBARKO GAZTE BEGIRADAK – Eguesibar nire leihotik” izeneko lehen argazki-lehiaketaren deialdia egin du.

Lehiaketa honen helburua gazteen artean Ibarreko partaide izatearen sentimendua sustatzea eta alarma-egoeraren konfinamendua arintzea da, argazkilaritzaren bidez, eta, aldi berean, gazteen artean oso hedatuta dagoen sare sozial baten bidez , Instagram, alegia.

Lehiaketara aurkezten diren argazkiek hau islatu dezakete: ibarreko hiriguneko ikuspegiak edo ibarreko herrietako ikuspegiak.

Eguesibarko 12 eta 30 urte bitarteko edozein gaztek parte hartu ahal izango du, baldin eta Instagrameko kontu bat badu, edo 14 urtetik beherakoen kasuan, baldin eta aitak, amak edo legezko tutoreak kontu bat badu sare sozialean, eta kanpainak irauten duen epearen barruan parte hartzen badu, oinarri hauetan azaldutako moduan.

Lehiaketa adinaren araberako 3 kategoriatan banatuko da:

  • 1. kategoria: 12-15 urte
  • 2. kategoria: 16-20 urte
  • 3. kategoria: 21-30 urte

Lehiaketan parte hartzea doakoa da.
Lehiaketa 2020ko apirilaren 23tik maiatzaren 9ra egongo da martxan.

Lehiaketan parte hartzen duten gazteek #ValledeEgüésDesdeMiVentana #EguesibarNireLeihotik hashtag-ekin identifikatu beharko dute argazkia Instagramen argitaratzerakoan.

Hauek dira eman beharreko urratsak:

  1. Programajovenegues Instagram bidez jarraitzea.
  2. #ValleDeEgüésDesdeMiVentana #EguesibarNireLeihotik Hashtag-ekin argitaratu zure argazkiak eta programajovenegues etiketatu.
  3. Argazkia eginda dagoen kokalekua gehitzea.
  4. Argazkiari izenburua jarri eta adinaren araberako hiru kategorietatik zeinetara aurkezten zaren aipatu.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu, lehiaketa indarrean dagoen egunetan, eta betiere lehiaketaren gaiarekin bat etorriz. Instagramen argitaratutako irudiak baino ez dira onartuko, baldin eta behar bezala etiketatu badira. Gainera, talde antolatzaileak, bere irizpidearen arabera, egokitzat, desegokitzat edo iraingarritzat jotzen duen edozein edukik ez du lehiaketan parte hartuko.

Argazki irabazleak aukeratzeko irizpideak:

  • Kalitatea: %20a
  • Originaltasuna eta sormena: %40a
  • Gaia, edukia: % 40a

Epaimahaiaren osaera honako hau da:

  • David Muñiz argazkilaria, Eguesibarko ARGI Argazkilaritza eta Zinemagintza elkarteko kidea
  • Mikel Vélaz Ripa, Familien Arretarako Zentroko Gazte Programako arduraduna
  • Amaia Etxeberria Iturriza, Udaleko Gazteria Teknikaria

Irabazleentzako sariak:

50 euroko balioa duten 3 txartel, ibarreko tokiko merkataritzan gastatzeko (txartel bat kategoria bakoitzeko).

Irabazleen izenak maiatzaren 11n jakinaraziko ditugu programajovenegues instagram kontuaren bidez.

Aurkeztutako lanak Eguesibarko Udalaren jabetzakoak izango dira. Udalak, irabazi- asmorik gabe, saritutako argazkiak, erabili ahal izango ditu ondoren argitalpenak, liburuxkak eta abar ilustratzeko, inprenta-oinean egiletza adierazi beharko du.

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak eta epaimahaiak erabakitzen duena onartzea dakar.

cuestionario-eguesnontouch4-egues