Urtero, azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, 2024ko azaroaren 18tik 23ra Eguesibarko Haurtzaro eta Nerabezaroaen Astearen VI. edizioa antolatu da. Eguesibarko Haurtzaro eta Nerabezaroaren Sareak programazio berezia egituratu du haurrek eta nerabeek, baita haien familiek ere, gozatzeko aukera izan dezaten, Haurtzaro eta Nerabezaroaren eskubideak aldarrikatzeko eta ikusarazteko modu bat baita.
Aurten, haurren eta nerabeen hezkuntzarako eskubidea nabarmendu nahi izan da. Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa osatzen duten aitortutako eskubideetariko bat baita hezkuntza.
Horrekin batera, azaroan, Hermanas Uriz Pi eta Joakin Lizarraga HLHIko IPetako eskola-sustatzaileek hezkuntzarako eskubidea landuko dute bi ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleekin. Ideiak eta gogoetak azaroaren 20an, asteazkena, egingo den osoko bilkuran aurkeztuko zaizkie arduradun politikoei.
Eguesibarko Haurtzaro eta Nerabezaroaren Saretik antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
PROGRAMA
ASTELEHENA 18
16:45 Uriz Pi ahizpeei Haurtzaroaren egunaren ospakizunaren aitzindariak eta pedagogak) buruzko erakusketa eta hitzaldia. Uriz Pi Ikastetxe publikoan.
ASTEAZKENA 20
11:30 -13:00 Eskola-sustatzaileak lagundutako Lehen Hezkuntzako 5 mailako ikasleekin Osoko bilkura,
16:30 – 20:00 Hezkuntzarako Eskubideari buruzko jarduera Olatzeko Ludotekan 3 eta 12 urte arteko haurrentzat
17:00 Jaio berrien ongietorria 2023/09/01etik 2023/12/31ra, Osoko Bilkuren Aretoan
17:00 Kalejira Errizar aretotik Udaletxe plazaraino Eguesibarko konpartsa txikiarekin
17:30 Eguesibarko Konpartsa Txikiaeta Lakarri txiki dantza taldearen emanaldia Udaletxe plazan
18:00 Txokolatada eta fruta-jatea Udaletxe plazan
OSTEGUNA 21
Hezkuntza eskubidearen inguruan sortutako ipuin kontaketa Jaione Urtasunekin. Sarrera libre edukiera bete arte. FAZeko SUM 4-10 urte bitartekoak
17:15-18:00 Gaztelaniazko saioa
18:15-19:00 Euskarazko Saioa
OSTIRALA 22
17:30-19:30 FAZen dagoen HHZko Aisialdirako Gunean Hezkuntzarako Eskubideari buruzko jarduera. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat
LARUNBATA 23
17:00-19:00 Bolatokirako irteera FAZko Gazte Programarekin, 12-30 urte.
Aste osoan zehar Sarrigurengo Liburutegian haur eta nerabeen eskubideei buruzko materiala eskuragarri izanen da