“Eguesibarko joan-etorriko jaiak” eta “Jaibusa” zerbitzua
Jaiak iristearekin batera, Eguesibarko Udalak istripuak eta jokabide arriskutsuak saihesteko kanpaina hasiko du, “Eguesibarko joan-etorriko jaiak” eta “Jaibusa” zerbitzuen bidez. Joan-etorriko zerbitzua ibarreko herrietako jaietan eskainiko da. Herritar guztiei zuzendutako doako zerbitzua da, gazteentzat lehentasuna duena.
Eta Jaibus zerbitzua inguruko herrietako jaietara joateko eskaintzen da. Zerbitzu hori 16 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta kostu sinbolikoa du.