Eguesibarko kiroldegiko obrak hasi dira
- Obra ekainaren 30eko osoko bilkuran esleitu zitzaion Rio Valle Construcción y Obra Pública, S.L-ri.
- Gauzatzeko epea 20 hilabetekoa da, beraz, 2024ko apirilerako amaitzea aurreikusten da.
- Kiroldegi berria Olaz etorbidean kokatuko da, E1 lursailean, ikastetxeen aurrean.
Eguesibarko kiroldegiko lanak abian dira. Ekainaren 30eko osoko bilkuran obra Rio Valle Construcción y Obra Pública, S.L-ri esleitu ondoren, 2024ko apirilerako instalazioak prest egotea aurreikusten da.
Kiroldegia Olaz etorbidean egongo da, ikastetxeen aurrean, eta 4.000 metro koadro izango ditu guztira, bi solairutan banatuta. Beheko solairuan eraikinaren sarrera, taldeentzako 6 aldagela, arbitroentzako 2 aldagela, biltegiak, arte martzialetako aretoak, komunak eta kirol-pista egongo dira. Lehenengo solairuan, berriz, 518 lagunentzako harmailak eta erabilera anitzeko 9 areto egongo dira, eta, besteak beste, kirol-jardueretarako, ikastaroetarako eta Ibarreko kirol-klubetarako erabili ahal izango dira.
Eguesibarko alkate den Amaya Larrayak nabarmendu duenez, “Eguesibarko kiroldegia errealitate bihurtzen hasi da bere obren hasierarekin. Azpiegitura honek kirol-espazioen beharrak asetuko ditu, bai klubek, bai Ibarreko herritarrek urte askoan eskatu izan dituztenak. “