Eguesibarko Udalak 10.000 euro handitu du ekintzailetzarako laguntzen partida 2021erako.
Diru-laguntzen partida autoenplegua eta kooperatibismoa sustatzera bideratuta dago.
Asteartea, 2021eko irailaren 21a – Eguesibarreko Udalak 10.000 euro gehitu ditu 2021erako ekintzailetzarako laguntzen partidan, bailaran autoenplegua eta kooperatibismoa sustatzeko.
Ibarrean hasitako proiektuen kopurua dela eta, Udalak beharrezkotzat jotzen du partida handitzea aurten aurkeztutako eskabide guztiei lekua egin ahal izateko. Kontuan hartuta, eskaera egiteko martxoan hasi bazen, guztira, 11 laguntza-eskaera aurkeztu direla lokalak alokatzeko edo erosteko, eta 12 autoenplegurako, eta aurreikusita dago eskabide gehiago egotea, ekitaldi honetarako aurkezteko epea irekita baitago, Abenduaren 31 arte.
Ekintzailetzarako laguntzak 2.000 eurokoak dira oro har, eta 4.500 eurokoak izatera hel daitezke I+D+I proiektuen kasuan.
Lokalak alokatzeko edo erosteko laguntzen kasuan, gehienez ere 24 hilabeterako ematen den diru-laguntza hilean 800 eurokoa izan daiteke merkataritza-lokalen kasuan, eta 1.000 eurokoa industria-lokalen kasuan. Erroldatu gabeko pertsonek diru-laguntzaren % 50 jasotzen dute.