Eguesibarko Udalak diru-laguntza bat jaso du haur parkea estaltzeko, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena sinatu ondoren.
Diru-laguntza Bardenas Reales kalea eta Sarrigurengo azaroaren 25ko pasealekua elkartzen diren haurren parkea estaltzeko izanen da.
Asteartea, 2021eko abuztuaren 3a – Eguesibarko Udalak, Nafarroako Gobernuarekin batera, hitzarmen bat sinatu du Bardenas Reales kalearen eta Sarrigurengo azaroaren 25eko pasealekuaren arteko elkargunean dagoen haur-parkea estaltzeko Udalari zuzeneko diru-laguntza emateko.
Ekitaldian Amaia Larraya Eguesibarko Udaleko alkateak eta Jesús María Rodríguez Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak hartu dute parte, Lurralde Kohesioko Departamentuaren izenean eta ordezkaritzan.
Egungo jolas eremua estaltzea da jarduketa, eguraldi txarretik babesteko. Lanak honako hauek dira:
- Zoladura irekitzea eta zuzeneko zimenduak egitea zapata isolatuen bidez.
- Egitura metalikoko arkuz eta kontrieraz osatutako egitura, lotura torlojutuak erabiliz. Estalkia egitura metaliko eta autosostengatzailearen gainean tenkatutako ehunezkoa da.
- Estaldura erresistentzia handiko poliesterrezko mintz batez egiten da, PVC fungizidazko estaldurarekin.
- LED argiak jartzea egitura metalikoan.
- Zoladura berritzea
Udalak gehienez 50.000,00 euroko diru-laguntza jasoko du lanak egiteko, eta jarduketa 2021. urtean egingo da.