Eguesibarko Udalak ekitaldi instituzionala egin du emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko.

 Hemen: Berdintasuna, Berriak
  • Udalak emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak arbuiatzen ditu, edozein eremu eta testuingurutan.
  • Udalak konpromisoa hartzen du emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko tokiko protokoloak bermatzeko, eta sentsibilizazio, prebentzio, arreta, esku-hartze eta erreparazio arloetan lanean jarraitzeko.

Sarriguren, 2021eko azaroaren 25a · Eguesibarko Udalak emakumeen aurkako edozein indarkeria mota errefusatu du beste behin ere, gaur udaletxean egindako ekitaldi instituzionalean. Ekitaldia lore-eskaintza, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak aintzat hartzea eta musika interpretatzean oinarritu da.

Ekitaldian, Amaya Larraya alkateak gogorarazi duenez, “Azaroaren 25ean arreta jarri nahi dugu indarkeria matxistaren izaera estrukturalean, mila modu ezberdinetan adierazten den indarkerian, eta horren aurrean, aldaketa sozial eta kulturalak sustatzeko esku hartzen jarraitzeko premian, berdintasun erreal eta eraginkorrean oinarrituta”.

Adierazpenean azpimarratu da Udalak konpromisoa hartzen duela emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko tokiko protokoloak bermatzeko eta sentsibilizazio, prebentzio, arreta, esku-hartze eta erreparazio arloetan lanean jarraitzeko.

ayuntamiento-sarriguren-19-eguesel-ayuntamiento-de-valle-de-egues-rechaza-la-abrasion-1