Eguesibarko Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko du
Pasa den azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Udalak ekitaldi instituzionala eta lore eskaintza egin zituen.
Ekitaldian Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sareak egindako Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da adierazpen instituzionala irakurri zen. Bertan, Felix Garrido egoitza psikosozialaren, FAZeko jubilotekaren eta Eguesibarko Musika Eskolak ekitaldiari jarritako ukitu musikalaren laguntzari esker, 2024an indarkeria matxistak eragindako hildako pertsonen oroitzapen hunkigarria egin zen.
Arratsaldean, Azaroak 25 izeneko pasealekuan, udalbatza gehiengoa bertan egonda, egin zen ekitaldia.