EGUESIBARKO UDALAK ETA IZOZMENDI KLUBAK LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTE

 Hemen: Kirola

Gabriela Trigo González andreak, Eguesibarko Udaleko kirol zinegotziak, eta Rubén Lara jaunak, Izozmendi Txirrindulari Klubeko presidenteak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2020ko urtarrilaren 23an, osteguna, Eguesibarren txirrindularitza-eskola bat abian jartzeko.

Eskola 5 eta 14 urte bitarteko haurrendako antolatu da, eta errepideko zein mendiko txirrindularitzan aritzeko egonen da bideratua. Astearte eta ostegunetan eginen dituzte entrenamenduak Eguesibarko industrialdean, Udalaren eta Izozmendi Txirrindulari Klubaren arteko lankidetza hitzarmenari esker, eta taldeak Nafarroako Txirrindularitza Federazioak antolatutako probetan parte hartuko du.

Sarrigurengo Familien Arretarako Zentroan abenduan egindako informazio-hitzaldiaren ondoren, eskolak 16 txirrindulari gazte ditu jada, gehienak Eguesibarren bizi direnak.

Txirrindularitza gustuko baduzu, Eskolako arduradunarekin (Ruben) jar zaitezke harremanetan 648113366 telefonoan edo info@ccizozmendi.com helbidera idatzita.

foro-olaztrophies-710169_960_720