Eguesibarko Udalak hitzarmena sinatu du Fsingenium Fundazioarekin
Mª Inmaculada Múgica Ustárroz andreak, Kultura, Euskara, Toki Garapen, Industria, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotziak eta Fernando Sarría Pueyo FSINGENIUM Fundazioko gerenteak, babesletza-kontratu berri bat sinatu dute Valle de Egüés markaren izenean,Fsingenium Team taldeak zientzia eta teknologiako txapelketa eta lehiaketa guztietan egiten duena.
Eguesibarko Udalak, Toki Garapeneko Plan Estrategikoan, ibarrean zientzia, berrikuntza eta teknologiako ekosistema progresiboa bultzatzeko erronka jasotzen du, eta haur eta gazteen interesa sustatzen du esparru zientifiko-teknologikoan.
FSINGENIUM Ibarrean egoitza duen fundazio bat da, eta berrikuntza sustatzea du helburu, ezagutza humanistikoa, zientifikoa eta teknologikoa garatuz, gazteen artean talentua sustatuz STEM diziplinetan.
Esparru horretan, bi erakundeek babes kontratu baten bidez gauzatu dute lankidetza, eta Udalak 5.000 euro ematen dizkio Fundazioari.