Eguesibarko Udalak kontziliaziorako aparteko laguntza aurkeztu du
Kontziliatzeko eskubidea babestea erakunde publikoei, ekonomia-ehunari eta familiei dagokie.
Horregatik, uste dugu lehentasunezkoa dela bizitza pertsonala, familiakoa, lanekoa eta komunitatekoa bateratzen laguntzea. Horretarako, neurri eta zerbitzu gehiago eta hobeak sustatu behar dira, familia-eredu guztiei laguntzeko eta behar guztiekin egokitzeko.
Covid-19k sortutako egoera bereziki korapilatsua gertatzen ari da bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen esparruan. Hain zuzen ere, adingabeen zaintzak ahalegin handia eragin die gurasoei, eskola-ordutegiak eta konfinamendu-aldiak aldatzean baimenak edo eszedentziak eskatu behar izan dituztelako edo oporrak aurreratu behar izan dituztelako. Uda iristean, familiek ahalegin hori luzatu behar dute. Testuinguru horretan, Eguesibarko Udalak adingabeak ardurapean dituzten familientzako aparteko laguntzaren deialdia egin du.
Laguntza horien xedea da prozedura juridiko bat arautzea, hain zuzen ere, 2009tik aurrera jaio eta 2021ean eskolaz kanpoko aldietan kontziliazio-baliabideak erabiltzen dituzten eta Eguesibarren erroldatuta dauden eta bertan bizi diren familiei banakako ebaluazioko erregimenean laguntza estrordikoak emateko prozedura.
Deialdi honetan diruz lagundu daitezkeen ekintzak hauek izan daitezke: haurtzaindegi pribatuetan izena ematea, lagun-elkarteak, kanpamenduak eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.
Eskaerak herritarrentzako arreta-bulegoan (HAB) edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira.