Eguesibarko Udalak Liga Nazionaleko 3D arku tiroaren 4º tirada aurkeztu du

 Hemen: Berriak, Kirola
  • Liga Nazionaleko laugarren jardunaldia datorren maiatzaren 14ean burutuko da. 
  • Aurkezpenean, alkate eta udal ordezkarietaz gain, RFETAko 3D-ko batzordeburuak eta Lakarri Arco Escuela Valle de Egüés-eko presidenteak hartu dute parte.
  • Liga Nazionaleko laugarren eta azken tiraldi honetan ia 200 kirolarik hartuko dute parte eta Espainiako Txapelketako dominak erabakitzeko balioko du.

Eguesibarko Udalak datorren maiatzaren 14an Eguesen ospatuko den 3D Arku Tiro Liga Nazionalaren 4. tirada aurkeztu du. Lehenengo ibilbidea 9:00etan izango da eta bigarrena 14:00etan.

Hainbat autonomia-erkidegotako ia 200 kirolarik parte hartuko duten lehiaketan, arku tradizionala, longbowa, arku biluzia eta arku konposatua modalitateak lehiatuko dira. Liga Nazionaleko laugarren eta azken tiraldi honetan, Badajoz, Navaluenga eta Yepeseko txapelketen ondoren, Espainiako Txapelketan banatuko diren dominak erabakiko dira.

futbolbb1ec209-3a27-48ff-b02c-d3a02520526e