Eguesibarko Udalaren 2019ko Aurrekontu Parte-hartzaileetan irabazi duen proiektua hautatu da.

 Hemen: Berriak, Gardentasuna eta parte-hartzea, Parte-hartzea, Sarriguren

Gazteendako proposamen bat

Apirilaren 28an bukatu zen 2019ko Aurrekontu Parte-hartzaileetan irabazi duen proiektua hautatzeko epea. Aurten 7 proiektu aurkeztu ziren, eta horietarik 3 hautatu ziren auzokideek bozkatzeko. Finalera heldu ziren proiektuen artean “Pump Track zirkuitua” izeneko proiektuak puntu gehien eskuratu zituen: 700.

Maite Fuertesek eta Iosu Morenok proposatu zuten proiektua. Izan ere, ideia bera zuten bi ekimen desberdinek bat eginik sortu da proiektua. “Pump track” pistan bihurguneak, goraguneak eta gune uhinduak daude bizikleta, skate edota irristaluendako. Izan ere, jolas eta kirol eremu berri-berria izanen da Eguesibarren.

Herri bozketaren emaitzak

Ibarrean erroldaturik dauden 16 urtetik gorako auzokide guztiek aukera izan dute parte hartzeko, eta gogokoen izan duten proposamenei 3, 2, eta 1 puntu eman ahal izan dizkiete.Guztira 300 boto erregistratu dira.

Bozketa eginik, “Pump track zirkuitua” izan da bozkatuena: 700 puntu, guztien %41. Horren atzetik, bigarren proiektua “Erripagainako natur parkea haurrendako” izan da, eta 537 puntu lortu ditu, %31. Hirugarrena “Parkour Sarriguren” izan da, 491 boto jaso baititu, %28.

Nabarmendu egin behar da aurten, lehenbiziko aldiz, valledeeguesparticipa.com on line plataformaren bidez bozkatu dutela auzokideek.

Horretarako, interesdunek lehenago erregistratu behar izan dute plataforman.

 Esker mila Eguesibar hobetzen laguntzeagatik.

Lehenik eta behin, Maiteri eta Aurkeneri zorionak ematen dizkiegu beren proiektuak irabazi duelako. Era berean, gure esker ona proiektuen aurkezpenean eta herri bozketan parte hartu duten auzokide guztiei. Zuei esker gure herriaren bizi kalitatea hobetzen ahalko dugu.

MUCHAS GRACIAS,

MILA ESKER!

biblioteca-sarriguren-2-eguesescuela-infantil-sarriguren-4-egues