Eguesibarreko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen proiektuen bozketa abian jarri du
- 60.000€-ko partida erreserbatu da ibarreko herritarrek diru hau nora bideratu erabaki dezaten.
- Bozketak otsailaren 24tik martxoaren 13ra bitarte egin ahal izango dira.
- Hauek dira proposamenak: parkea argiztatzea, FAZ ondoko lorategia hobetzea eta Sarriguren-Aranguren errepideko irteera egokitzea.
Urtero bezala, Eguesibarreko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen deialdia abian jarri zuen, eta 60.000€-ko partida gorde zuen herritarrek erabakitako proposamenera bideratzeko.
Proposamenak aurkeztu eta hautatu ondoren, otsailaren 24tik martxoaren 13ra hirugarren partaidetza-fasea egingo da, bozketa-prozesuarekin. Bailaran erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek 3, 2 eta puntu 1 eman ahal izango dizkiete gustukoen dituzten proposamenei, horretarako prestatutako web orrian.
Hauek dira hirugarren fase honetara igarotzea lortu duten proposamenak: parkea argiztatzea, FAZ ondoko lorategia hobetzea eta Sarriguren-Aranguren errepideko irteera egokitzea.
Azkenik, puntu gehien dituen proposamena gauzatu egingo da.