Eguesibarreko Udalak Sarrigurenen inauguratu du autokarabanen eremua

 Hemen: Alkatetza, Berriak, Sarriguren

Eguesibarreko Udalak Sarrigurengo autokarabana gunea inauguratu du larunbat honetan. Antsoain, Berriozar eta Iruñearekin batera martxan jartzen den eskualdeko laugarrena da.

Ekitaldian Tximeleta karabana zaleen elkarteak parte hartu du, eta inaugurazioa baino ordu batzuk lehenago urteko batzarra egin dute, eta, besteak beste, elkartearen helbideratzea Gorraizera aldatzea erabaki dute. Patxi Izkue elkarteko presidenteak eta Amaya Larraya (NA+) haraneko alkateak hitz egin dute ekitaldian.

Eremuak bederatzi plaza ditu gaua igarotzeko eta ura husteko eta betetzeko zerbitzua, eta zerbitzua ematen die bai haranera hurbiltzen diren bisitariei, bai udalerrian bizi diren eta zerbitzu eremua erabili behar duten autokarabanistei.

Gune hori eginda udalak gorabidean dagoen turismo mota baten aldeko apustua egin du.

hand-4455338_1920ayuntamiento-sarriguren-19-egues