Eguesibarreko Udalak Sarrigurengo kanpoko kiroldegi-pista berriak inauguratu ditu.

 Hemen: Prentsa-oharrak

Inaugurazioa asteazken honetan izan da, abuztuaren 30ean.

Sarriguren BHIren aurreko kanpoko pistak egiteko lanak amaitu dira.

Asteazken honetan, Xuriñe Peñas López Eguesibarreko alkateak, udalbatzako kideekin batera, kirol anitzeko pistak inauguratu ditu.
Obren proiektu eta eraikuntza kostua 265.307 €koa izan da, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza 90.000 €koa. Lanak LACUNZA Construcciones enpresak egin ditu.
Instalazioetan saskibaloiko bi pista daude, eskubaloi eta futboleko pista bat eta patinajeko gune bat.
Kirol pistak aisialdirako eta kirolerako guneak dira Eguesibarreko herritar guztientzat.
1693300630445respiro-familiar-egues