Eguesibarreko Zainketen Ituna urriaren 26an, osteguna, sinatuko da

 Hemen: Berriak

Eguesibarreko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan urriaren 26an, osteguna, 12:00etan, Eguesibarreko Zainketen aldeko Ituna sinatuko da. Ekintza honek Haraneko erakunde eta pertsonen konpromisoa dakar, beren borondatez zainketen aldeko apustua egin baitute eta Zainketen aldeko Ituna egiten parte hartzera atxiki baitira.

Sinatzaileez gain, Xuriñe Peñas Eguesibarreko Udaleko alkatea eta Patricia Abad Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria ere bertan izango dira. Ekitaldia jendearentzat irekia izango da, beraz, interesdun guztiek sarrera librea izango dute.

Aldez aurretik, 9:30ean, informazio-saio bat egingo da Eguesibarreko Zainketen aldeko Tokiko Ituna prestatzeari buruz. Bilera horretan parte hartu nahi duten erakunde eta pertsona guztiei zuzenduta dago, eta oraindik izena eman ez baduzu, honako helbide elektroniko honen bidez egin ahal izango duzu: igualdadberdintasuna@egues.es edo hemen klik eginez

Nafarroako Zaintzarako Itunak Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) bultzatutako programa bat da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politika publikoen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateak eta toki entitateek zainketekiko duten konpromisoa gauzatzeko, bizitzaren iraunkortasunerako dimentsio nagusi gisa, gizartearekin koordinatuta eta harekin hitz eginda, eta benetako berdintasun eraginkorra lortzeko.

Kontua ez da zerbait berria egitea, baizik eta daukagunari buelta bat ematea eta egiten dena antolatzea, zaintzan eragina izan dezan. Izan ere, INAIk, toki-erakundeekin batera, Bateragarritasunaren aldeko Tokiko Itunak Programa garatzen ari zen 2005. urteaz geroztik (Eguesibarreko herriak 2019an sinatu zuen programa hori).

Proiektu hau Eguesibarreko Udaleko Berdintasun Sailak bultzatu eta koordinatzen du, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz laguntzen du.

Educación sexual en la familiaBanner Web Egues 2