Kirol-orientazioari, kartografiari, orientazioari eta iparrorratzaren erabilerari buruz gehiago ikasi nahi duten pertsonei zuzendutako bi saio. Ibilbide antzeztua egingo da. Prestakuntza-saioaren ondoren, bertaratutakoek modu autonomoan egin ahal izango dute ibilbidea. Ibilbide osoaren gutxi gorabeherako iraupena 3 ordukoa da, baina partzialki egin daiteke.Ibilbidea gaitasun desberdinak dituzten pertsonei egokituko zaie. Oinetako eta arropa egokiak izatea gomendatzen da. Kantinplora […]
Team Rockers Iruñeko break dance talderik ezagunena eta saiatuena da. Bada, hiru taldekidek tailer bat emanen dute Breakingaren oinarrizko gauzak irakasteko eta Breakingera ekartzen den musika ulertzeko. Bukatzeko, tailerreko eta Team Rockerseko kideek elkarrekin FreeStyle eginen dute. Adina: 8-14 urte. Castellano. Izen ematea: Doan, Udalaren webgunearen bidez, antzezpenaren aurreko astelehenetik ostegunera.