Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

Yogui-kids campusa

Ciudad deportiva de Sarriguren Av. Jorge Oteiza, 2, Sarriguren, Navarra, España

Ezagutu eta gozatu jarduera berri batez, giro ludiko eta lotsagabean harrituko zaituena. 6-14 urte. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an eta urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean. Egunero 9: 00etatik 14: 00etara. Izen-ematea abenduaren 20ra arte hemen klik eginez PREZIOA: Kirol-instalazioetako abonatuak: 78,16 Erroldatutako pertsonak: 103,68 Erroldatu gabeko pertsonak: 159,52

Padel Campusa

Ciudad Deportiva Municipal, Sarriguren

Ikasi kirol entretenigarri hau zure lagunekin. Jolasak, jarduerak eta, azkenean, pista menderatuko duzu. Adina: 6-16 urte. Abenduaren 26,27,28 eta 29an eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean. Egunero 10: 00etatik 13: 00etara. Izen-ematea abenduaren 20ra arte hemen klik eginez PREZIOAK: Kirol-instalazioetako abonatuak: 35,90 Erroldatu gabeko pertsonak: 46,68 Erroldatutako pertsonak: 71,83

Lapurtutako Trikimailuaren bila

Zona comercial Sarriguren

Igarkizunez eta sorpresaz beteriko erronka Luminis magoaren eskutik. Lagundu lapurtutako trikimailua aurkitzen, baina kontu handiz... lapurra hurbil egon liteke. Izena eman abenduaren 19tik 22ra hemen klik eginez; eskaera asko egonez gero, zozketa egingo da eta posta elektronikoz jakinaraziko da.  

Dohainik

Toni Bright: “Berriro Sinetsi”

Salón de actos Salesianos

Toni Bright (adimen-magoa), egungo mentalistarik onenetakoa eta ospetsuenetakoa denak, "BERRIRO SINETSI" ikuskizun ikusgarria dakarkigu; aho zabalik utziko zaituen emanaldia eta betiko gogoratuko duzuna... +6 urte. Sarrera 5 €, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, areto nagusiko atean.    

5€

Glu Glu

Escuela de Música (Olaz)

Proposamen honetan, etxeko txikienek irudikapen bisual eta poetikoaz gozatu ahal izango dute. Bertan, izendatzaile bera duten ekintzak antzeztuko dira: ura bere aldaera ezberdinetan, itsasoa, jolasa eta bizitza gisa. Izen-ematea Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean dagoen inprimakian, ikuskizunaren aurreko astelehenetik ostegunera. Egin klik hemen izena emateko 1-3 urte.

Dohainik

Drag ipuin-kontalaria, norbera izatearen magia

Sala Oihanburu

Sussiek ipuinak kontatzea asko maite du, bai eta koreografia dibertigarriak egitea, eskulanetan aritzea eta batez ere, haur guztiak haiek izan nahi dutena izan daitezen du gogoko. Arratsalde magiko bat berarekin pasa nahiko zenuke? Etorri zure umeekin ipuin kontaketa desberdin batez gozatzera. Bertan, aniztasuna, tolerantzia, berdintasuna edo errespetua landuko dira, ipuin eta jolasen bidez. 6 eta […]

Dohainik

Gabon kanten erronda

Gorraiz

Gaiteorek herriko kaleak gabon doinuekin alaituko dituzte. Sarrera librea

Magia Poteoa

Zona comercial Sarriguren

Gozatu Asier Kidamekin hurbiletik magiarik onenaz bertako merkataritzan Gabonetako erosketak egiten dituzun bitartean. Haraneko denda txiki eta ostalariak gabonetan egiten digun oparia. Publiko guztientzat. Sarrera librea lekua bete arte.

Recurring

Haurrentzako Magia Tailerra euskaraz

Sala Oihanburu Aretoa

Gabonetan, gure haurrak mago bihurtu ahal izango dira tailer dibertigarri eta dinamiko honen bidez. Hitz magikoak ikasi, haien baritak egin eta trikimailu ezberdinak ezagutuko dituzte. Hori guztia, gainera, euskaraz. Bi adin talderentzako bi saio antolatuko dira: abenduaren 28ko tailerra 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat izango da (2019 eta 2016 artean jaiotakoentzat), 33 plazarekin. Abenduaren […]

10€ – 20€

Triziklo magiko ibiltaria

Errege Bardea Kalea

Magiaz, musikaz eta burbuilaz betetako triziklo batekin ilusioa piztu eta harritu nahi duen kaleko ikuskizun magikoa. Jende guztia. Publiko guztiak.