¡CANTA! 2
Sala Oihanburu (Sarriguren)ZINE-KLUBA “Lehen saioa” Buster Moon eta bere lagunek rock izarra den Clay Calloway konbentzitu behar dute haiekin bat egin dezan ikuskizun berri baten estreinaldian.
ZINE-KLUBA “Lehen saioa” Buster Moon eta bere lagunek rock izarra den Clay Calloway konbentzitu behar dute haiekin bat egin dezan ikuskizun berri baten estreinaldian.
Urtero, azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, 2024ko azaroaren 18tik 23ra Eguesibarko Haurtzaro eta Nerabezaroaen Astearen VI. edizioa antolatu da. Eguesibarko Haurtzaro eta Nerabezaroaren Sareak programazio berezia egituratu du haurrek eta nerabeek, baita haien familiek ere, gozatzeko aukera izan dezaten, Haurtzaro eta Nerabezaroaren eskubideak aldarrikatzeko eta ikusarazteko modu bat baita. […]
DESKRIBAPENA Jarduera hau lehentasunez Eguesibarren erroldatutako biztanleriari zuzenduta dago, etxean aurrezteko gaitasuna handitu behar duten pertsonei, kontsumo arduratsua egiten ikasi nahi dutenei eta zorpetze gehiegizkoa saihestu nahi dutenei, bizi dugun garai zail hauetan. Jarduera honen bidez, etxeko ekonomiaren kontzeptuak landuko dira norberaren ahalduntzerako, norberaren trebetasunak azpimarratuz, gastu finko, ohiko eta noizbehinkakoak identifikatuz, haien garrantziaren arabera, […]
Eguesibarko Udala, Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoa eta Zaldi Zuri-rekin elkarlanean, Joakin Lizarraga Eskola Xake Txapelketa antolatzen du 2024ko azaroaren 23an, larunbata, Joakin Lizarraga Ikastetxeko jantokian (Sarriguren) 09:30ean. ALBISTEAREN ESTEKA
IZEN-EMATEAK: Doan, Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean dagoen formularioan, antzezpenaren aurreko astelehenetik ostegunera. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu bat bidaliko da posta elektronikora. Plaza libreak geratzen badira, jendea heldu ahala bete ahalko dira emanaldiaren egunean bertan.
Ostegun honetan, azaroaren 28an, urteko azken gazte partaidetza topaketa egingo da. Gazteriaren Etxean izango da 18:00etatik 20:00etara. Bertan, Gazteriaren Etxerako erabilerei eta elkarbizitzarako akordioei buruzko erabakiak hartuko dira, baita gazteen behar eta eskaerei buruzkoak ere, Nafarroako Foru Komunitaterako 2025-2028 Gazteria Estrategia lantzeko prozesuan lagungarri izan daitezen, eta ibarran kulturartekotasunaren inguruan parte har dezaten, Udalak egiten […]
"'Neguko argia'" kaleko dantza ikuskizuna da, Gabonak Haranean piztuko dituena. Ar-kadia Dance Studiok erritmo kutsakorrez eta mugimendu ikusgarriz betetako gau magikoaz go-zatzera gonbidatzen zaitu, Gabonetako argiak pizteko giro ezin hobea sortuz. Jarraian, su artifizialak. lzen-ematea: edukiera mugagabea.
lbarreko hainbat elkartek joko dute Nafarroaren Eguna dela eta. Gaiteroek Harana esnatuko dute bere dianekin eta Eguesibarreko Abesbatzak 12:00etako mezan abestuko du Sarriguren-go parrokian, ondoren espazio berean kontzertu bat eskaintzen. 13:30ean Tximista txarangak eta Haraneko buruhandiek Errege Bardea kalean zehar ibiliko dira herria Nafarroaren Egunean girotzeko. lzen-ematea: sarrera librea dena bete arte.
ANTOLATZAILEAK Malkaitz Kultur eta Kirol Elkartea eta gazteria taldea. Olentzero eta Maridomingirentzat karroza berri bat sortu nahi dugu. Erronka palita dugu aurretik. Animatzen al za rete? Zuen zain gaude! Edukiera mugagabea. Adina: 12 urtetik aurrera
Kar-Kar, zuhaitz batean bizi den eta mendi euskaldunetan bizi diren pertsonaia guztien isto-rio mordoa "Galtzagorriak, Lamiak, Basajaun, Tartalo eta Olentzero besteak beste" ezagutzen dituen iratxoa da. Izen-ematea: Abenduaren 9an, aurrez aurre, Olatzeko Liburutegian, posta elektronikoz (biblioteca-liburutegiaolaz@egues.es) edo telefonoz (948 33 79 74), 14:00etatik 20:00etara, izena, abizena eta telefono-zenbakiaren datuak emanez. Adingabeek heldu batek lagunduta apuntatu […]