Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

“TIGRE Y DRAGÓN”

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

Li Mu Baik, arte martzialetan aditu mitikoak, bere ezpata magikoa, Ezpata Zerutiarra, bere lagunik onenari herentzian uztea erabaki du. Gainera, Yu Shari, maiteminduta dagoen gudari boteretsu bati, ezpata sartzeko eskatuko dio, ezpata entregatzeko unea heldu arte. IZEN-EMATEA: sarrera librea edukiera bete arte. PREZIOA: doakoa

JOLASTU NIREKIN

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Espazio honetan, abestien, errimen eta zentzumen-jolaserako proposamenen bidez, hainbat materialekin, gure seme-alabekin arituko gara elkarreraginean, harreman-une batez gozatuz, lotura erraztuz eta estimulaziorako, ikaskuntzarako eta familian gozatzeko tresnak ikasiz. IZEN EMATEA: otsailaren 6tik 22ra, FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute. PREZIOA: doakoa

Recurring

TAILERRA: “MASKULINITATEAK ETA BERDINTASUNA, ETA GUK… ZER?”

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Gizonen arteko hausnarketarako eta topaketarako gunea, maskulinitateei eta genero-gaiei buruz hitz egiteko eta gogoeta egiteko, eta beren inguruneetan berdintasunaren aldeko ekintza zehatzak egiteko. IZEN-EMATEA: urtarrilaren 8tik 27ra FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute. Ahaleginak eginen dira Familia Atsedenerako zerbitzua emateko, eta […]

Recurring

TAILERRA: “BIKOTEA HAUTSI ONDOKO ERAIKUNTZA”

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Banantze-prozesurako lagungarria den tailer praktikoa. Bertan, hainbat gai jorratuko ditugu: - Berreraikuntza pertsonala. - Familia-eredu eta bizi-proiektu berria. - Gure seme-alaben ahotsa. - Gurasotasun-akordioak. IZEN-EMATEA: Urtarrilaren 9tik otsailaren 1era, FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute. 1 eta 10 urte bitarteko haurrentzat […]

ELURRETARA JOANEN GARA

Elurretara joatea gogoko duzu? Esperientzia berri bat probatu nahi duzu? Informazio gehiago nahi izanez gero: Facebook: PIJ valle de Egüés Eguesibar Instagram: Programajovenegues Telefonoa edo WhasApp: 638 81 00 73 IZEN-EMATEA: FAZeko Gazte Gunean. PREZIOA: zehaztuko da.

“JOLAS TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Ongi pasatzeko, elkar ezagutzeko, abenturak bizitzeko eta asmatzeko jolasak. Banakako eta taldekako jolasak, gu harritzeko, irudikatzeko eta jolastea zein garrantzitsua den ohartarazteko! IZEN-EMATEA: doan udal webgunearen bidez, izena emateko atalean jarritako formularioan, astelehenetik ostegunera. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu elektroniko bat bidaliko da. Plaza libreak geratzen badira, iritsi […]

“JUMANJI”

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

Lan Parris Jumanji izeneko mahai-joko magiko eta oso zahar batean harrapatuta geratu da 25 urtez. Azkenean, bi haurrek askatzen dutenean, animalia exotikoen talde bat ere aske geratuko da. IZEN-EMATEA: sarrera librea edukiera bete arte. PREZIOA: doakoa

“KAIXO, NESKATOA! KAIXO MUTIKOA! MINTZATUKO GARA?”

escuela infantil Malkaitz

Zer bilakaera du komunikazioak 18 hilabetetik aurrera? Nola egokitzen gara helduok haurren komunikazio-proposamenetara? Nola antzematen dugu hizkuntzaren bilakaeran zailtasunik dagoen? Zer adierazten digute beren mugimenduarekin? Eta jolasean ari diren bitartean? Zer gertatzen da pantailak edo bestelako gailuak erabiltzearekin? Tailer honetan 18 eta 24 eta 30 hilabete bitartean komunikazioak duen garrantziaz hitz eginen dugu. IZEN-EMATEA: otsailaren […]

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gazteria Alorretik, Berdintasun Alorrarekin eta Sarriguren BHIrekin batera, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko ekitaldi bat egin nahi dugu gazteei zuzenduta. Informazio gehiago nahi izanez gero: Facebook: PIJ valle de Egüés Eguesibar Instagram: Programajovenegues Telefonoa edo WhasApp: 638 81 00 73

“LA VERDADERA HISTORIA DE LOS TRES CERDITOS”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

"HIRU TXERRITXOEN BENETAKO HISTORIAZ" ez genekien gauzetako bat zera da, txerritxoa eme bat dela. Oso ikasle ona izateaz gain, oso argia ere bada. Gaztetxoenei zuzendutako ikuskizun honek aukera emanen die, oraindik anitzek ezagutzen ez duten hizkuntza batean hitz berriak ikasteko, abestiak abesteko eta, agian, dantzatzeko. Bide batez, nola esaten da ingelesez: putz eginen dut, putz […]